Zer da logoa?

Logoaren erdiko bost puntuek sortzen duten patroia Game of Life automata zelularreko patroi famatuena da, glider deiturikoa, eta mugitzen den patroi sinpleena da. Ezkerreko lambdak, programazio funzionalei egiten die erreferentzia (LISP, Haskell, etab.), eta eskubikoa C karaktereak programazio lengoaia inperatiboei (gure gustokoena C delarik, noski). Aldeetako bi giltzek laureola forma sortzen dute, eta ez du gehiegi sinbolizatzen baina ondo geratzen da egia esan. Azkenik, software libre taldearen izena dago goian, Tex Gyre Termes letra tipoan.

Zer da HPT?

HPT (edo HP taldea), Hardware Pribatibo Taldea esan nahi du eta software librearen etsai handiena dira.