IV. ekitaldia

Nork esango zuen "erdi presaka" antolatutako ekitaldia horren ondo aterako zenik? Antolatzaileok eguna urduritasun pixka batekin hasi genuen, inoiz ez baitugu jakiten zenbat jende gerturatuko den, ea gerturatutako jendea gustora egongo den, ea aurkezpenetarako ordenagailuak ondo funtzionatuko duen... (spoiler: ez zuen ondo funtzionatu) Baina, azkenean, nola ez, izugarrizko ekitaldia geratu zitzaigun, hitzaldi eta mahai inguru interesgarriekin hasi eta altxorraren bila zirraragarri batekin bukatuz eguna. Hementxe doakizue laburpena, gerturatu zinetenok irribarre batekin gogora dezazuen, eta gerturatu zinetenok hurrengo urtean gerturatu zaitezten. ;)

2026-02-24

III. ekitaldia

Zeinen ondo dagoen beste SLT-en ekitaldi baten parte izatea. Honakoan, hau izan zen gure kartela, Windows - gure etsaiaren - estiloan. Honek gogoratzen gaitu zeinen zortea dugun zulo beltz hortatik laister ateratzeagatik. Hitzaldiak etxekoek aurkeztu zituzten, SLT-ko kideak, eta gure Jose maiteak. Oraingoan berrikuntza mahi ingurua izan zen, oso arrera ona izan zuena. Ekitaldia LAN party batekin amaitu zen; dirudienez, Tux-en mundutik gidatzeak neka neka utzi zituen gure software librearen gudariak.

2025-10-16

II. ekitaldia

Oraindik I. Ekitaldiaren ajearekin gorputzean, Software eta Teknologia Libreen II. ekitaldia prestatzen hasi ginen.

2024-10-16

I. ekitaldia

2021-2022 ikasturtean hasi genuen Software eta Teknologia Libreen taldea. Azaroaren 16an I. ekitaldia antolatu genuen, hurrengo ekitaldi gehienak jasoko zituen Ada Lovelace aretoan. Bertan, oraindik ere sortze prozesuan zegoen taldea aurkeztu eta hortik aurrera izango genituen dinamika batzuk definitu genituen.

2021-11-16